Egoera begetatibo iraunkor

Egoera begetatibo iraunkor
Deskribapena
Motadisorder of consciousness (en) Itzuli
alteration of consciousness (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKR40.3
MeSHD018458

Egoera begetatibo iraunkorra garun-lesio larria jasan ondoren kontzientzia-zantzurik erakutsi gabe zenbait aste eman dituen pazientearen egoera da.[1] Garun-lesio larria jasan ondoren kontzientzia-zantzurik erakutsi gabe urtebete baino denbora gehiago eman duen pazientearen egoera, edo garuneko isuria jasan ondoren kontzientzia-zantzurik erakutsi gabe hiru hilabete baino denbora gehiago eman duen pazientearen egoera, berriz, egoera begetatibo etengabea da.[1]

Egoera begetatiboak kontzientzia-egoera patologikoak dira, irizpide hauek definitzen dituztenak:[2]

  1. Norbere buruaren edo inguruaren kontzientziarik eza, eta besteekin elkarri eragiteko ezintasuna.
  2. Ikusmen, ukimen, entzumen nahiz minaren estimuluekiko erantzun eutsi, erreproduzigarri eta borondatezkorik eza.
  3. Mintzamenaren (adierazpen nahiz ulermenaren) erabateko absentzia.
  4. Aldizkako esnatzeak, txandakako loaldi/esnaldiekin adieraziak.
  5. Jarduera hipotalamikoa eta entzefalo-enborrekoa osorik egotea; horrek zainketa medikoekin bizirik irauteko modua ematen du.
  6. Eginkari-ihesa eta gernu-ihesa.
  7. Zenbait kasutan, nerbio kranial eta espinaletako erreflexuak mantentzea eta, beste batzuetan, aldiz, galtzea.
  1. a b Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  2. Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]

Developed by StudentB